Dakizuen bezala, hitzarmenaren iraupena pasa den urtean amaitu zen. Iraila hasieran Gipuzkoako Ostalaritzako negoziaketan 7. bilera egin genuen. Bertan negoziaketen blokeoa agerian geratu zen.
Patronalak ez ditu gure proposamenak onartzen: Igandetako gehigarria, gaueko gehigarriaren hobekuntza, jai egunen ordainketa edota KPIren gainetik dauden soldata igoerak… Beraien azken proposamena hau izan da:
- 2011 urtea- K.P.I. ren %50.
- 2012 urtea- K.P.I.ren %75.
- 2013 urtea- K.P.I.
Azken hamabost urtetan patronalak egindako proposamenik txarrena da! Probokazio hutsa da!
Hau ikusita, ordezkaritza osoa dugun lau sindikatuok (ELA, LAB, CCOO y UGT) aurrera jo dugu eta gure mobilizazioak gogortzea erabaki dugu patronalak bere jarrera aldatzeko. Ez zaigu beste biderik gelditzen.
Alor hau, orokorrean, ez dabil gaizki. Epe motz eta erdirako, etorkizun ona ikusten da. Alorreko langileok ez duzue jokaera hau merezi.
Beraz, datorren Irailak 23rako (Zinemaldiaren barruan) egun bateko GREBA deitu dugu egoera honen aurrean protesta egiteko.
Egun honetan, Donostiako Kursaalaren aurrean elkartuko gara goizeko 11:30aan. Egun honetan jai bazenu, kontzentraziora etor zaitez. Zure babesa garrantzitsua da.
Hitzarmenaren alde borrokatu! Errespetatuak behar dugu izan! Irailak 23an greba!!! 11,30ean... Kursaalera !!!
ELA – LAB - CCOO - UGT