Baxurde krosa
Usurbilgo IV. Baxurde krossean izan zen herritar gehien parte hartzen.
Gainera, gizonezko mailan, 266 korrikalariren artean, sailkapeneko lehen hamarren artean amaitu zuten lasterketa lau lasarteoriatarrek.
David Martin korrikalaria, 0:34:15, bigarren postuan iritsi zen helmugara. Lasterketako garaileak, Ansoaingo Antonio Casadok minutu eta zortzi segunduko errenta atera zion herritarrari.
Era berean, azpimarragarriak dira ere, Andoni Illarramendiren 6. postua, 0:36:34; Jose Luis Delgadoren zazpigarrena, 0:36:35, eta Endika Gartziaren bederatzigarrena, 0:36:44.
Plazaolako V. Mataroi erdia
Bestalde, Plazaolako bide berdetik barrena V. maratoi erdia egin zen.
Leitza eta Lekunberri artean egiten den ibilbideak 21 km. ditu eta aurten euri artean egin beharra izan dituzte 135 partehartzaileek.
Horien artean, Gonzalo Sukunza herritarra egon zen. Andoaingo Zumeatarra taldeko korrikalariak hirugarren postua eskuratu zuen, 1:16:46 denbora eginaz.
Porrontxo krossa
Hau guztiaz gain, Egiako Porrontxo krosean ere, herritarrak egon ziren.
Emakumezkoen mailan, Nieves Civicos lasarteoriatarra bigarren postuan iritsi zen helmugara.