Hauen bidez, akro yoga, egur taila, bisuteria, batuka, rock&rolla, josketa eta konponketak, eneagramak, latinoamerikar dantzak, sabel dantza edo literatura tailerrean parte hartzeko aukera dute herriko gazteek.
Izena ematea
Ikastaro bakoitzeko, 23 euro ordaindu beharko dituzte Lasarte-Orian erroldatutako gazteek eta erroldatu gabeek, aldiz, 40,50 euro. Literatura tailerra doakoa da.
Arestian, aipatu bezala 14 urte baino gehiago izan behar dituzte gazteek eta Lasarte-Oriako gazte txartela dutenek beherapena dutela gogoratzen da.
Izena emateko azken eguna irailaren 30a izango da eta ikastaro guztietan ikasle kopurua mugatua da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hurbildu Manuel Lekuona kulturetxeako hirugarren solairuan dagoen gazteentzako informazio bulegora.