Bizikleta festari hasiera eman dio txirrindulari gazte talde batek. Okendo plazatik atera dira 16:00ak paseak zirela eta gure herriko kaleetatik barrena ibili dira, Bazpi txirrindularitza eskolako kide eta guraso batzuekin batera.
Orain, 16:30ean hamaika urtetik gorakoen txanda da, hauek plazaolako bidetik barrena egingo dute ibilaldia. Ostean, 17:00etan jokoak eta ginkanak hasiko dira.