Udazkenari ongi etorria Zabaletan

Txintxarri 2011ko ira. 24a, 02:00

Zabaleta auzoko bizilagunek udari adio eta udazkenari kaixo esan nahi izan zioten ostiraleko Udazken festan. Horretarako, sardina-jana prestatu zuten Zabaletako Antonio Blas plazan. Edateko, ardoa eta sagardoa dastatu ahal izan zituzten plazara hurbildu ziren 50 auzokideek eta giro goxoan igaro zuten udazkeneko lehen ilunabarra.

Aurrez ordea, Ainhoa Neberuela bizkaitarrak baserrien arkitekturari buruzko hitzaldi interesgarria eskaini zuen. 1500. urtetik hasita, 1890. urtera arte Euskal Herria egon diren baserri motak errepasatu zituen, aroan aroko berezitasun eta xehetasunak bertaratutako 25 bat lagunei azalduz. Bitxikeria gisa, aipatu zuen baserriak sagardoa egiteko fabrika handiak zirela. Bertan langileak bizi arren, ez omen zuten etxebizitza izatearen funtzioa, fabrika baten modura funtzionatzen zutela nagusiki. Beraz, funtzio horren baitan zeuden antolatua etxebizitza bera, egongelak, abereen ukuilua, leihoak... Horregatik, Gipuzkoako baserri guztiek tolarea zuten egitura nagusi bezala, baserria zutik eusteko pieza nagusia zena.

Atzoko egunarekin, “hosto erorien urtaroa” hasi da, ongi etorria izan dadila gurera.