Janariekin lanean ikasteko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2011ko irailaren 26a

Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Osasun Sailarekin elkarlanean, ikastaro bat emango du, arrisku handiko janariak erabiltzen ikasteko.
Janari maneiatzaile ikastaro berri hau ostalaritza arloari zuzenduta dago, eta Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko gai eta edukiak jorratuko ditu.
Ikastaroa, asteazkenean, irailaren 28an emango da arratsaldeko 16:00etik 20:00era bitartean Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan.
Prezioa 45 eurokoa da pertsonako, baina beherapena izango dute soldatapeko langile eta langabetuek (hauek 35 euro ordainduko dituzte). Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu KIUB(OMIC) Kontsumitzaileen Bulegora, 943361605 telefono zenbakira edota Elkolab kooperatibara, 943533303 zenbakira.