Giranice Jalgi Kafe Antzokian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko irailaren 26a

Orioko Giranice taldeak jo zuen ostiral gauean Jalgi tabernan udako parentesiaren ondoren Kafe Antzokiaren denboraldi berria estreinatuz.
Ostiral gauean Jalgiko kontzertuan izan zirenek oriotarren doinu bortitz eta leunen nahasketaz gozatzeko aukera izan zuten. Talde berria, proiektu oso ezberdinetan ibilitako bost lagunek sortu zuten, eta aipagarria da gitarra eta bateriarekin batera bibolinaren erabilera. Iñaki Gurrutxaga bertsolari, idazle eta musikaria da aldeko partaide.