Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Mikel Bermejo monologistak emanaldi entretenigarria eskaini zuen ostiral gauen Abend-en. Jende asko bertaratu zen herritarraren saioa ikusteko eta ikusleen barre algarak ugari izan ziren emanaldi osoan zehar. Zenbait momentutan, publikoaren laguntza eskatu zuen eta besteak beste, bere aita igo zen Abend-eko oholtzara show txiki bat osatzeko. Azken aldian, Madrilen ibili da Bermejo emanaldiak eskaintzen eta ostegunean bertan, Eibarren izan zen.