Zaharren omenaldia igandean Michelinen

Txintxarri 2011ko irailaren 27a

Zaharren omenaldi eguna igande honetan urriaren 2an egingo da egun osoan. Ospakizun nagusia Michelinen urtero bezala igandean egingo den bazkaria izango bada ere, asteburu osoko egitaraua antolatu du Lasarte-Oriako Udaleko Ongizatea, Inmigrazioa, Kooperazioa, Emakumea eta Enplegu Sailak.

Zaharren omenaldi eguna igande honetan urriaren 2an egingo da. Ospakizun nagusia Michelinen urtero bezala igandean egingo den bazkaria izango da, baina asteburu osoan egingo dira ekitaldiak, Lasarte-Oriako Udaleko Ongizatea, Inmigrazioa, Kooperazioa, Emakumea eta Enplegu Sailak antolatuta. Horrela ostiralean arratsaldeko 18:00etan, Biyak-Bat erretiratuen elkartean aurten urrezko ezteiak ospatzen dituzten bikoteei oroigarriak emango zaizkie.
Aurten igandeko bazkaria, 580 lagunetara mugatu da. Udal berriko ordezkariek jakinarazi dutenez, “aurten, egoera ekonomikoa dela eta bazkarirako murrizketak egon dira baina hala ere udalak esfortzu handia egin du jaiak bere horretan jarrai dezan eta esfortzu hau jendeak ere baloratu beharrekoa dela uste dugu”.
Lasarte-Oriako Udaleko Ongizatea, Inmigrazioa, Kooperazioa, Emakumea eta Enplegu Sailak argitaratu duen oharrean aurten egongo diren bi berrikuntzen berri ere ematen da: brisdisa eta dantzaldia. Udal ordezkariek, gonbidapena luzatu die herriko erretiratuei, ekimen honetan parte hartu dezaten: “bazkaldu ondoren, 16:00etan, herriko jubilatu guztiak gonbidatzen zaituztegu dantzaldira eta bertan egingo den brindisera, denok jaiaz goza dezazuen”.

Hau da Erretiratuen Omenaldi Eguneko egitaraua:

Ostirala, 30
18:00etan, Urrezko ezteiak ospatzen dituzten Lasarte-Oriako bikoteei omenaldia. Biyak Bat Jubilatuen etxean.

Igandea, urriak 2
11:00etan, Meza San Pedro parrokian. Patxi Etxeberria bertsolariak parte hartuko du mezan eta bertsoak kantatuko ditu.
Ostean, Amalur eskolako trikitilariek kalejira egingo dute Kultur Etxeraino.
12:30ean, Manuel Lekuona Kultur Etxean Biyak-Bat jubilatu etxeko korua.ren emanaldia.
14:00etan, bazkaria Michelingo pilotalekuan.
16:00etan, brindisa eta dantzaldia.