Ligako jokalariak taldeetan banatuko dira, hala nola, atezainak, atzelariak, zentralak edo aurrelariak eta txartel bakoitzean 11 jokalariko taldea osatu behar da talde bakoitzetik jokalari bat aukeratuz.
Txartelak eta porrako oinarriak gaur irailaren 30a banatuko dira ohiko tabernetan eta urriaren 8ko 16:00ak arte bete eta utzi ahalko dira txartelak.
Lehenengo itzuliko porra urriaren 8ko asteburuan hasiko da eta lehenengo itzuliko azken jardunaldian, hau da, urtarrilaren 15an amaituko da.
Antolatzaileek azaldu dutenez, itzuli hau bukatzerakoan bigarren itzuliari ekingo diote eta hamaikako berria egiteko aukera izango dute partehartzaileek.
Sariak
Jardunaldi bakoitzeko saria egongo da, 60 euro eta Porrako lehenengo eta bigarren sailkatuek, 360 eta 180 eurotako sariak izango dituzte.
Bigarren itzulian ere porra egingo denez, 2011-2012 denboraldiko bi porren irabazleak 1000 euro eskuratuko ditu.
Era berean, hiru urdaiazpiko zozketatuko dira porrako partehartzaileen artean eta azken sailkatuak ere urdaiazpikoa izango du.
Puntu gehien eskuratzen dituen tabernak ere saria izango du.