Kukairen “karrikan” Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2011ko irailaren 30a

Okendo plazan dantzatuko du Kukai dantza taldeak gaur ostirala arratsaldeko 19:00etan. "Karrikan" lanean, sei dantzari eta zuzenean arituko den herriko DZ (Zigor Lanpre) Dj-a biltzen dira. Kale ikuskizun hau hiru koreografok elkarlanean prestatu dute, beraz hiruren estilo eta koloreek zipriztindu dute lana. Sorbatza zatia, La Intrusa Danzako Damian Muñoz eta Virginia Garciak sortu dute, Fight For Fandango Pantxika Telleriak, eta Aupa Mutil Iker Gomezek.