Kukuka antzerki eta dantza eskolak aurkeztu du ikasturte berria

Txintxarri Aldizkaria 2011ko irailaren 30a

Ostegunean aurkeztu zuen Kukuka Antzerki eta Dantza Eskolak 2011-2012 ikasturtea, 10. izanik, modu berezi batean, Kultur Etxean. Hamar urte bete ditu aurten eskolak eta irakasleek dantzatu zuten koreografia baten ondoren, Kultur Etxea bete egin zuten ikusleek Zorionak Zuri kantatu zioten Kukukari. Ordutik asko hazi da eskola, aurten 19 irakasle, 57 talde eta 700 lagunetik gora arituko dira. Ondoren, Kukukaren abestiarekin egindako Lipduba eta hamar urtetako ibilbidea erakusten duena eskaini ziren eta bukaeran denek batera dantzatu zuten abestia. Asteleheneko Txintxarrian informazio gehiago.