Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Jendetsua izan zen ostiral arratsaldean Kukai dantza taldeak Okendon eskaini zuen "Karrikan" emanaldia. Sei dantzari eta DJ bat aritu ziren plazara bertaratu ziren pertsonak alaitzen. Denetariko jendea ikus zitekeen, haur, heldu eta gazteek Kukairen ikuskizunarekin gozatu ahal izan zuten. •