Emaitza honek adierazten du erraustegi edo zabortegi zikinen eraikuntza ez dela beharrezkoa.
Duela urte batzuk, banakako zabor bilketa kopurua handitzeko beharraren inguruan (%30 jasotzen zen Lasarte-Orian), edo erraustegi bat eraikitzeko aukeraren artean sortutako eztabaidan, Lasarte-Oriako alderdi sozialistak lurperatutako edukiontzien aldeko apustua egin zuen.
Erabaki honekin dirutza lurperatu zuen udalak eta gainera banakako zabor bilketaren kopurua apenas aldatu zen.
Lurpeko edukiontzi hauen instalazioari esker, herria ekonomikoki hipotekatu zen sistemaren ohiko mantentze garestia dela eta. Ondoren, udal hitzarmen bat mesprezatuz, atez ateko zabor bilketa martxan jartzeko proiektu pilotuari betoa jarri zioten sozialistek.
Orain, PSE-k 5º edukiontziaren aldeko apustua egiten du. 5º kontenedorea gure inguruko zenbait herritan jarri da eta hauetan lortutako emaitzek argi utzi dute, batetik oso sistema garestia dela eta bestetik, banakako zabor bilketan lortutako kopurua oso gutxi aldatu dela, ez da aldaketa nabarmenik antzeman.
Lasarte-Orian zehar ibilita, nabaria da oraingo lau kontenedoreekin usain txarrak eta zikinkeria dagoela herriko kaleetan. Edukiontzi bat gehitzearekin ez da lortzen edozein gizarte garatuetan banakako zabor bilketak osasuna, ekonomia eta arduragatik sortu behar lituzkeen hondakin mailak.
Badakigu Lasarte-Oriako PSE-k gure osasuna kaltetuko duen eta ekonomikoki hipotekatuko gaituen erraustegia eraiki nahi duela, bere esanetan, gure onerako lan egiten ari den bitartean.
Lasarte-Oriako PSE-k herritarren osasunarengatik arduratzea nahi genuke. Nahi duen zabor bilketa sistemaren alde egin eta hau nahi bezala izendatzea dauka baina lortutako emaitzak %80 tik gorakoak izatea eskatzen diogu eta behingoz azpijokoak uztea.