Lan hauek bukatuta, Lasarte-Oriako Udalak jakinarazi du, Oria ibaiaren paralelo doan Uistin Kaleko adarreko 2. gauzatze-faseari ekingo zaiola bihar, urriaren 4an.
Espainia Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak sustatzen duen obra honen bigarren fasean Uistin kalea 19 eta Blas de Lezo kalea 13 arteko eremua itxiko da hilabetez.
Aldaketak
Kale itxiera hau dela eta, hainbat aldaketa egongo dira urriaren 4tik aurrera eremu horretan.
Batetik, Juan XXIII.aren Plazako eta Zubieta Plazako lurpeko aparkalekuetako sarrera-irteerak, behin-behinean, lanek irauten duten bitartean, Hipodromo Etorbidetik egin beharko dituzte autoek.
Bestetik, Uistin Kaletik Hipodromo Etorbideranzko ibilbidea, behin-behinean, Blas de Lezo eta Geltoki Kaleetan barrena desbideratuko da.
Ibilgailuak kendu
Bestalde, obra-eremuaren barruan aparkatuta dauden autoak erretiratzeko eskatzen die Udalak herritarrei.
Era berean, alkatetzak barkamena eskatu nahi die herritarrei lanek sor ditzaketen eragozpenengatik.