Kalitatezko ahotsak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urriaren 3a

Ostiral arratsaldean Brigitarren komentura hurbildu ziren herritarrek kalitate handiko ahots musikaz gozatu zuten. Landarbaso abesbatzak Tolosako abesbatzen lehiaketarako aurkeztuko dituen doinu polifoniko eta folklorikoetako batzuk eskaini zituen kontzertuan, hala nola, Josep Vilaren Sanctus Benedictus eta Xabier Sarasolaren Zuk zure ama doinuak. Batetik, ikusleek gustuko izan zuten emanaldia, eta bestalde zalantzarik gabe Errenteriako taldeak txapelketarako prest dagoela erakutsi zuen ostiralean Lasarte-Orian.