Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurten 25 urte beteko ditu DYA errepidean laguntza eskaintzen duen erakundeak eta azaroaren 5an, besteak beste, bazkari batekin ospatuko dute urteurrena. DYAko bazkide eta bazkide ohiak daude gonbidatuta eta informazio edo argibide gehiago eskuratu nahi dutenek DYAren 943 46 46 22 telefono zenbaki nagusira deitu beharko dute. 1966an sortu ziren DYAko lehen taldeak Bizkaian eta urte hauetan laguntza eman duten guztiak dute ospakizunean parte hartzeko aukera.