Helduentzako dantza ikastaroa hastear

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urriaren 7a

Erketz Dantza Lagunak jakinarazi dute dantzatzen ikasteko saioak laster hasiko direla. Ikasturtea urriaren 4ean, asteartean, hasiko dute eta antolatzaileek adierazi dutenez, dantzan ikasi nahi dutenek oraindik badute aukera ikastaro honetan parte hartzeko. Taldea ez da erabat osatu, lekua dago eta interesatuek entsegu egunean bertan Zumaburuko gimnasioan 20:00etatik 21:30era azaldu eta izena eman beharko dute.