Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Herriko EAJ-PNV alderdiak azaroaren 20ean ospatuko diren hauteskunde orokorrak direla eta, hauetan posta bidez bozkatzeko dagoeneko epea zabalik dagoela gogoratu nahi du. Posta bidezko botoa bideratzeko laguntza edo aholkularitza behar izanez gero, hauekin harremanetan jartzeko ondorengo telefono zenbakiak erraztu ditu 635 205 393 eta 656 789 391.