Atzo arratsaldean kultur etxeko hitzaldi aretora hurbildu ziren gurasoek haurrek mehatxu, zigor edo txantaiarik gabe gauzak nola egin ditzaketen ikasi zuten.
Josune Martiarena psikologoak azaldu zuenez egun gurasoen eta haurren nahiak ez datoz bat eta horren ondorioz, zigorrak eta mehatxuak egiten dira. Gurasoak errudun sentitzen dira. Horregatik, egoera horietan gurasoen jarrera aldatu behar dela azaldu zuen Martiarenak. Horretarako haurrekin sortu daitezkeen egoerak aztertu eta zer aldatu daitekeen ikusi zuten.