Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Low-Riders taldeak ostiral ilunabarrean kultur etxeko kafetegian kontzertu ederra eskaini zuen, giro intimista batean. Bi gitarraz osatutako taldeak rock eta country kutsua zeukan musika egin zuen, ingelesezko letra sakonez lagunduta. Zenbait momentutan doinu alaiak eta beste zenbaitetan sakonagoak nahastuz, kontraste polita sortu zuen bikoteak. Kontzertu hau Lasarte-Oriako udaleko Gazteria Sailak Xpressionk! elkartearen artean sinatutako hitzarmenari esker antolatutako egitarauan kokatzen da.