Lasarte-Oriako Udala, bosgarren edukiontziaren alde

Txintxarri 2011ko urriaren 11

Astearte arratsaldean Udaletxeko aretoan udal batzar mamitsua burutu da. Batetik ofizial egin da Marisa Zubirik PSE utzi duela eta bere aldetik zinegotzi izaten jarraituko duela, baina ez da batzarrean izan eta beraz ez du argudiorik eta azalpenik eman.

Astearte arratsaldean Udaletxeko aretoan udal batzar mamitsua burutu da. Batetik ofizial egin da Marisa Zubirik PSE utzi duela eta bere aldetik zinegotzi izaten jarraituko duela, baina ez da batzarrean izan eta beraz ez du argudiorik eta azalpenik eman. Gainera, aldaketa horrek batzordeen funtzionamenduan aldaketak eragin ditu eta horiek onartu ziren, hau da, asteartetik aurrera batzordetan PSEko bi ordezkarien botoek 6ko balioa izango dute eta ez 7koa orain arte bezala.
Beste hainbat erabaki hartu ziren baina hondakinen bilketaren gaia izan zen luzeen jorratu zena eta gehiena iraun zuen. Aurreko legealdian atez ateko bilketa probatzearen alde hartutako erabakia bertan behera utzi eta bosgarren edukiontzia probatzeko eskatu zuen proposamena onartu zen, PSE, PP eta PNVren aldeko botoekin eta Bildu zein Plataformak aurka. Nerea Sanchez-ek, Bilduko zinegotziak 20 minutuko azalpenak eman ondoren, bozketan aurrera atera zen proposamena. Nerea Sanchezek luze eta zabal hainbat datu eman zituen, antzeko herrietan bi sistemek lortu dituzten emaitzak esaterako. Alderdi jeltzaleko Estitxu Alkorta izan zen azalpena eman zuen bakarra, esan zuen orain arte bosgarren edukiontziaren alde izan direla eta ez direla bilketa era honen eta atez ateko bilketari buruzko eztabaidan hasiko aurreko legealdian nahikoa eztabaidatu zutelako. Pleno amaieran Ricardo Ortega Ezker Batuko zinegotzi ohiak datu horiek herritarrei helarazteko eskatu zien Udal Gobernuko ordezkariak.
Bestalde"A-34 Goiegiko Ibarra" etxebizitzen urbanizazioaren aldaketa bat onartu zen, baita kirol zerbitzuen araudi orokorraren eta kirol arloan Buruntzaldeko udalek izenpetutako lankidetzarako hitzarmenaren aldaketak ere.
Bestalde, Euskal Fondoan udalaren ordezkaria Pablo Barrio alkatea bera eta Landaberri BHIn, Taxio Arrizabalaga zinegotzia izatea erabaki zen.