Aipatu legez, Udalbatzarrean ofizial egin zen Marisa Zubirik PSE utzi eta bere aldetik zinegotzi izaten jarraituko duela. Baina Marisa ez zen batzarrean izan eta beraz ez zuen azalpenik eman.
Aldaketak
Gainera, erabaki horrek batzordeen funtzionamenduan aldaketak eragin ditu eta horiek onartu ziren udalbatzarrean, Bildu, EAj eta LOHParen aldeko bozkekin. PSE eta PP abstenitu egin ziren.
Asteartetik aurrera batzordetan PSEko bi ordezkarien botoek 6ko balioa izango dute eta ez 7koa orain arte bezala.
5. edukiontzia
Hala baina, astearteko batzarrean hondakinen bilketaren gaia izan zen luzeen jorratu zena eta gehiena iraun zuena.
Aurreko legealdian atez ateko bilketa probatzearen alde hartutako erabakia bertan behera utzi eta bosgarren edukiontzia probatzeko PSEk egindako proposamena onartu zen, PSE, PP eta PNVren aldeko botoekin. Bildu zein Plataformak aurka bozkatu zuten.
Nerea Sanchez-ek, Bilduko zinegotziak luze eta zabal atez ateako sistemaren aldeko hainbat datu eman zituen, antzeko herrietan bi sistemek lortu dituzten emaitzak esaterako.
Alderdi jeltzaleko Estitxu Alkorta izan zen azalpena eman zuen bakarra orain arte bosgarren edukiontziaren alde izan direla gogoratu eta zera argituz, ez direla bilketa era honen eta atez ateko bilketari buruzko eztabaidan hasiko aurreko legealdian nahikoa eztabaidatu zutelako.
Beste gaiak
Era berean, "A-34 Goiegiko Ibarra" etxebizitzen urbanizazioaren aldaketa bat onartu zen, baita kirol zerbitzuen araudi orokorraren eta kirol arloan Buruntzaldeko udalek izenpetutako lankidetzarako hitzarmenaren aldaketak ere.
Bestalde, Euskal Fondoan udalaren ordezkaria Pablo Barrio alkatea bera eta Landaberri BHIn, Taxio Arrizabalaga zinegotzia izatea erabaki zen.
Hau guztiaz gain, Langile eta barne arloko eta zerbitzu publikoetako batzordeen egunak aldetzea onartu zen.
Hauek azarotik aurrera, hileko bigarren astelehenetan izango dira, langile eta barne arlokoa 18:00etan eta zerbitzuetako 18:30ean.
Galdera eta eskaeren tzandan PSE-k Lasarte-Oriarentzat dagoen pantaila akustikoen partida dela eta, Foru Aldundiarekin harremanetan jartzeko eskatu zion. Eta bi galdera egin zituen, bata hotelaren proiektuari buruz eta bestea Aldundiak Udalari eman dion Atsobakarreko zaharren egoitzako atzerapenari dagokion diru kopuruari buruz.
Udal Gobernuak hotelaren proiektuak aurrera jarraituko duela adierazi zuen. Baina aurretik PSE-k egindako negoziaketekin bat ez datorrela jakin arazi eta horiek bertan behera geratuko direla.
Atsobakarreko diruari buruz, udalak CLECE enpresari emateko asmoa duela aurreratu zuen.
Herritarrak
Pleno amaieran herritarrek Haien eskaerak egiteko tartea izan zuten. Honetan, Ricardo Ortega Ezker Batuko zinegotzi ohiak hondakinen bilketa sisteme datu horiek herritarrei helarazteko eskatu zien Udal Gobernuko ordezkariak.
Bestalde, Zumaburu aldeko bizilagun batek telebista errepikatzailea konpontzeko eskatu zuen.