Lasarte-Oriako parrokiarteko misio taldeak jakin arazten du, urriak 15ean, larunbatean, elkartasun afaria egingo duela Arantzazuko Ama parrokia azpiko lokaletan. Oraingo honetan Somaliara, Afrika, bidaliko dute bildutako laguntza.
Afarira joaterik ez dutenek, nahi izanez gero, diru laguntza emateko aukera dute, taldeak adierazi du laguntza jasoko dituela. Era berean, esker ona luzatu nahi diete joan den ikasturtean egin ziren afarietan parte hartu zuten herritarrei.