Bihar haurrentzako bide-heziketa parke mugikorra iritsiko da Urbil Merkatal Guneko aparkalekura. 6 eta 12 urte arteko urritasuna eta urritasunik ez duten haurrei zuzendua dago eta helburua urritasuna duten pertsonek bide-hezkuntza arloan duten gaitasuna erakustea da.
Hirugarren urtez, Michelin Lasarte eta Adecco fundazioak bultzatu duten egitasmo honek kirolari eta kirol elkarte ezberdinen babesa du.
Parke honetaz gozatzeko, hurbil zaitezte, goizean 11:00etatik 14:00etara edo arratsaldean 15:30etik 18:30era.