Herritar guztiei irekitako mendi irteera

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urriaren 14a

Buruntzaldeko Udalek antolatutako Ibilbideen 4. eguna dela eta, gure inguruko parajeak eta bere landa-inguru naturala ezagutzeko aukera ederra izango da datorren igandean, urriaren 16an 9:00etatik 14:00etara. Ostadar mendi sailak gogora arazten du, herritar guztiei irekitako ekintza dela eta bereiziki, Lasarte-Oriako haur guztiak gonbidatu nahi dituzte.
Haurrak goizeko 10:00etan abiatuko dira San Pedro elizatik elkarrekin Lasarte-Andoain zatia egiteko. Aurten ere doako autobus zerbitzua egongo da eta herrira autobusez itzuliko dira. Ostadarreko arduradunek gidatu eta zainduko dituzte haurrak, baina, hala ere, gurasoek parte hartu nahi badute, aukera izango dute gurasoek ere beraiekin joateko.