Ipuinen lilura

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urriaren 14a

Herensugeak, zaldunak edo arkakusoak izan ziren astelehenean kultur etxeko haur liburutegian. Ez izutu.
Hauek guztiak, ipuinetako pertsonaiak baitira. Izan ere, Kontukantoiko lagunek ikasturte honetako lehenengo ipuin-kontalarien saioa eskaini zuten. Haur liburutegira hurbildu ziren gaztetxoek ederki gozatu zuten arestian aipatutako pertsonaien istorioak ezagutzen.
Hitzez ez ezik, irudietan ere ikusi ahal izan zituzten pertsonaia berezi horiek, Kontukantoiko lagunek egindako marrazkiei esker. Gainera, herensugeetaz babesteko abesti bat ere ikasi zuten.