15-Emozioekin dantzan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urriaren 15a

Zuria eta beltza. Poza eta tristura. Irribarrea eta malkoa. Maisuki uztartu zituen Ion Munduateren konpainiak gizakiok izaten ditugun emozioak. Argi-joko bikainez eta pianojole baten nota goxoez girotutako emanaldia izan zen. Jendeak esku-zarta luze batekin agurtu zituen artistak.