Galdutako hainbat txirringa, telefono eta pultsera jaso dira Udaltzaingoan

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urriaren 17a

Lasarte-Oriako Udaltzaingoak herritarrei jakinarazi die euren bulegoan galdutako hainbat gauza dituztela jasota eta jabeek hilabeteko epea dutela eurenak direla frogatu eta erreklamatzeko: Besteak beste, hiruzpalau txirrinda, hainbat sakeleko telefono aparatu, Jose Luis izena duen urrezko eraztuna, beste eraztun bat, urrezko eta zilarrezko pultserak, neskato baten pultsera, urrezko belarritakoa, emakumezkoaren erlojua eta betaurreko graduatuak. Haien jabeak direla egiaztatzen dutenek hilabeteko epea dute esan bezala jasotzeko Udaltzainen Bulegoan, goizetan, 09:00etatik 13:00etara bitartean. Erreklamatzen ez direnak, legeak agindutako bidetik bidaliko dira.