Bi urteko parentesiaren ondoren, krosa Okendo plazara itzuliko da: "Guretzat Okendo plazak sinbolismo berezia du; Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoia bertan jaio zelako, eta lasarteoriatar bezala, gune hori berreskuratu behar dela pentsatzen dugu. Herri bizia nahi badugu, erdigune bizia behar dugu, eta Okendo plazak funtzio hori bete behar duela uste dugu", aitortu dute antolatzaileek.
Ohorezko dortsala
Azkeneko bi edizioetan bezala, aurkezpen ekitaldia 1 zenbakidun dortsala banatzeko baliatu dute.
Aurten Nieves Cívicosek izango du ohore hori. Nieves Cívicosek Lasarte-Oria Bai! Kros Herrikoiaren filosofiarekin bat egiten duela uste baitute antolatzaileek
Izen-ematea,
Izen-ematea gaur, urriaren 17an, zabaldu da eta modu askotara egin daiteke:
Ostadar Saiarre taldeak Geltoki kaleko 25. zenbakian duen egoitzan astelehenetik ostiralera bitartean (17:00etatik 20:00etara) edo hilaren 22an (11:00etatik 13:00etara) egin daiteke; www.ostadarskt.org edo www.lasarteoriabai.ostadarskt.org web orrialdeetan; lasterketa egunean Mitxelingo frontoian (9:00etatik 10:00etara)
Kros Txikia
Nagusien lasterketa eta sari-banaketa ekitaldia amaitzean, 12:15ak aldera, Korrika Festaren hamaikagarren edizioa hasiko da. Izen-ematea Ostadar S.K.T.ren egoitzan egin behar dute eta haur bakoitzak 5 euro ordaindu behar ditu. Trukean, kamiseta bat, domina bat eta edateko jogurt bana jasoko dituzte.