Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaizola-Jauregui abokatuek bere 25. urteurrena ospatu zuten ostiralean. Lehenik Geltoki kalean jarri duten bulego berria inauguratu zuten Ramon Uribetxebarria apaizaren laguntzaz. Ostean, guztiak Manuel Lekuona kultur etxera hurbildu ziren. Bertan Aurora Parra sopranoaren eta Amaia Zipitria piano jolearen kontzertua izan baitzen. Kalitatezko kontzertua eskaini zuten. Lehenengo zatian Sorozabalen eta hainbat operen doinuak entzun ziren. Bigarrenean, aldiz, zarzuela izan zen nagusi.