18-Maleta ipuinez beteta zekarren Pello Añorgak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urriaren 18a

Maleta magikoa iritsi zen haur liburutegira asteartean. Ipuinez betetako poltsaren jabea Pello Añorga zen, ipuin kontalaria. Hau ireki eta primerako ordua igaro zuten bertara hurbildu ziren haurrek. Hainbat pertsonaia eta haien istorioak ezagutu zituzten, Lola eta bere gurasoei hondartzan itsasoko jenio gaiztoarekin gertatutakoak, esate baterako. Adi entzun zituzten umeek Pelloren hitz eta gomendioak. Izu edo harridura aurpegi eta galdera ugari izan ziren ipuin kontaketen zehar, baita barre eta algarak ere.