Boris Nogales kultura saileko lehendakariak azaldu zuenez, <a href="http://www.lasarteoriasarean.eu" >www.lasarteoriasarean.eu</a> orrialdea Udalaren orrialdearen osagarria da.
“Orrialde honetan Udaleko departamentuek edo herriko elkarteek antolatzen dituzten jai, ekitaldi edo egitarauak egongo dira herritar guztiek, zein elkarteek ere honen berri izan dezaten” adierazi zuen .
Era berean, webaren gastua urtero 200 eurokoa izango dela jakin arazi zuen, “kultura eta gazteria sailetako langileek berak egindako lana da eta haeik mantenduko dute”.
Sare sozialak
Proiektu berri honen helburua modu azkar eta motzean ekintzen berri ematea da.
Horregatik, LasarteOriaSarean orrialdeak Facebook edo Twitter bezalako sare sozialetan bere tartea duela azpimarratu zuen Kulturako buruak.
Honetaz gain, LasarteOriaSarean web-a Kulturize plataformako kide denez, laster Android eta IPhone mugikorretan orrialdeko egitaraua ikusi ahalko dela ere jakin arazi zuen.
Bestalde, sarrerak on-line kudeatzeko Donostiako enpresa batekin harremanetan daudela aurreratu zuen, “zerbitzu honek ez du gainkargarik izango erabiltzaileentzat”.