LasarteOriaSarean weba aurkeztu da

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urriaren 20a

Lasarte-Oriako Kultura sailak web orrialde berria, LasarteOriaSarean, jarri du martxan. Bart orrialdearen aurkezpena egin zen Manuel Lekuona kultur etxean.
Boris Nogales kultura saileko lehendakariak azaldu zuenez, <a href="http://www.lasarteoriasarean.eu" >www.lasarteoriasarean.eu</a> orrialdea Udalaren orrialdearen osagarria da.
“Orrialde honetan Udaleko departamentuek edo herriko elkarteek antolatzen dituzten jai, ekitaldi edo egitarauak egongo dira herritar guztiek, zein elkarteek ere honen berri izan dezaten,” adierazi zuen.

Sare sozialak

Proiektu berri honen helburua modu azkar eta motzean ekintzen berri ematea da.
Horregatik, LasarteOriaSarean orrialdeak Facebook edo Twitter bezalako sare sozialetan bere tartea duela azpimarratu zuen Kulturako buruak.
Bestalde, sarrerak on-line kudeatzeko Donostiako enpresa batekin harremanetan daudela aurreratu zuen, “zerbitzu honek ez du gainkargarik izango erabiltzaileentzat”.