Gernikako Itunarekiko atxikimendua

Txintxarri 2011ko urriaren 21a

Ezker Batutik ateratzea erabaki eta gero, euskal ezkerreko indar guztiak fronte zabal eta askotariko batean biltzea helburu dugun talde independente gisa gure ibilbidea hasteko egoki iruditu zaigu Gernikako Itunarekiko gure atxikimendua eta konpromisoa adieraztea, indarkeriarik gabeko egoera eta normalizazio politikorako (ETAk borroka armatua behin-betiko uzteko erabakia iragartzea, ezker abertzalearen legalizazioa, presoen dispertsio politikarekin bukatzea, …), gatazka politikoa konpontze aldera -Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidearen onarpenetik abiatuta- eragile politiko, sindikal eta sozial guztien arteko negoziaziorako, eta biktima guztiekiko aitortza, adiskidetza eta erreparaziorako balioz-ko bidai orritzat jotzen baitugu.
Beraz, Itunaren postulatuak geure eginez, postulatu hauek betetzeko eta euskal gizarteak ere bere egin ditzan lan egiteko konpromisoa hartzen dugu.
Ildo beretik, urriaren 22rako "Euskal Herriak konponbidea nahi du" lemapean, pakearen, normalizazio politikoaren eta giza eskubide guztien errespetoraen aldeko manifestaziorako deiarekin bat egiten dugu.

ERABAKI kolektiboko Lasarte-Oriako kideak