Igeriketako masterren entrenamenduak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urriaren 21a

Buruntzaldea igeriketa taldeak lehen aldiz master taldea osatu du. Honetan hamasei kirolarik eman dute izena eta oraindik lekua legoke. Entrenamendu orduak dagoeneko ezarrita daude: 7:10etatik 8:10tara, 16:15etatik 17:15era eta 20:15etik 21:15etara astelehen, asteazken eta ostiraletan. Saioak herriko igerilekuan hasi dira eta ez da hilabete hau ordaindu beharko, proba modukoa izatea erabaki dutelako. Horrela izanda, interesa izan dezakeen edonork saiotan proba gisa parte hartu dezake. Informazioa eskatzeko, www.buruntzaldeaikt.blogspot.com web orrian, astelehenetik ostiralera entrenamendu orduetan azalduta edo arratsaldeko 18:00etatik 21:00ak bitartean igerilekuan Borjagatik galdetuta.