Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Buruntzaldea igeriketa taldeak estiloen irakaskuntzarako saio bereziak antolatu ditu. Hauek larunbatetan egingo dira, 11:45etatik 12:45tara eta bertan haurrei igeriketako oinarri eta estiloak irakatsiko zaizkie. Ikastaro hau, igeriketa egin edo probatu nahi dutenei eta taldean egoteko oraindik ahalmen tekniko nahikoa ez dutenei zuzenduta dago. 2002, 2001, 2000. urtean eta hortik behera jaiotakoentzat izango dira saioak. Hilabeteko kuota 15 eurokoa izango da eta interesatuek ahal bezain laster izena eman beharko dute plazak mugatuak direlako. Izena emateko baita informazio gehiago eskuratzeko, astelehenetik ostiralera igerilekuan Borjagatik galdetuta. Saioak azaroaren 5ean hasiko dira.