Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oria Beheko odol emaileen bilkura ospatuko da igandean, urriak 23, Usurbilen. Ospakizuna Salbatore elizako meza nagusiarekin hasiko da 12:00etan eta ondoren, 13:00etan Sutegi kultur etxeko areto nagusian diploma banaketa eta omenaldia egingo dira. Honetan 25, 40 eta 50 aldiz odola eman dutenei diploma banatuko zaie eta Merche Artola eta Jose de Anak odol emaile bikain izendapena jasoko dute. Bukatzeko bazkaria egingo da Atxega jatetxean.