Ez ohiko bilkuran, 2012rako taxien tasak onartu eta datozen hauteskundeetarako mahaiak osatu dira. Tasak buruntzaldea eskualdea osatzen duten herrietan berdinak izango dira hala adostuta. Hauek komisioan aurkeztu ondoren, udal batzarrean bozkatu dira ia alderdi guztien aldeko bozka jasoz, izan ere PP eta adskribatu gabeko zinegotziaren abstentzioak izan dira.
Tarifa minimoa lehen aldiz
Berrikuntza nagusiak 5 tarifa deiturikoa eta tarifa minimo baten ezarpena. 5 tarifa ostiral, larunbat eta jai bezperatan aplikatuko da gaueko 22:00etatik 07:00etara eta tarifa minimoak 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaron denbora ordaintzea ekarriko du. Hau da, nahiz eta erabiltzaileak kilometro bat baino laburragoko ibilbidea egin edo 3 minutu zain eduki taxia, 1,5km edo 5 minutu zain egotearen tasa finkoa ordaindu beharko du hau ezartzen baita gutxieneko distantzia edo itxaron denbora.
Gainontzean, 2012rako tasak honakoak lirateke kontutan izanda, bandera jaitsiera deritzona, tarifa minimoarengatik aldatu dela. 1 tarifa astean zehar 7:00tatik 22:00tara izango da, minimoa 4,8270 euro, 1,0262 kilometroko eta itxaron ordu osoagatik 19,6926 kobratuko du taxistak. 2 tarifa berriz, 22:00tatik 7:00tara aplikatuko da igandeak barne, minimoa 5,8520 euro izanik 1,6438 kilometroko eta itxaron ordua 30,9487ko kostuarekin. 5 tarifan berriz, 6,0276 euro izango da minimoa 1,6932 kilometroko eta 31,8772 itxaron ordua.