Datorren urterako herriko taxien tasak buruntzaldea eskualdea osatzen duten gainontzeko herrien berdinak izango dira udaletxe bakoitzeko ordezkariek egindako bileran hala erabakita.
Erabakitako prezio taula komisioan aurkeztu ondoren, udal batzarrean bozkatu ziren ia alderdi guztien aldeko bozka jasoz. PP eta adskribitu gabeko zinegotziaren abstentzioak izan ziren.
Gutxieneko tarifa
Datorren urterako berrikuntza nagusiak 5 tarifa deiturikoa eta tarifa minimo baten ezarpena izango dira.
5 tarifa ostiral, larunbat eta jai bezperatan aplikatuko da gaueko 22:00etatik 07:00etara eta tarifa minimoak berriz, 1,5 kilometroko ibilbidea edo 5 minutuko itxaron denbora ordaintzea ekarriko du.
Hau da, nahiz eta erabiltzaileak kilometro bat baino laburragoko ibilbidea egin edo taxia 3 minutu zain eduki, 1,5km edo 5 minutu zain egotearen tasa finkoa ordaindu beharko du hau ezartzen baita gutxieneko distantzia edo itxaron denbora.
Gainontzean, 2012rako tasak horrela geratu dira kontutan izanda, bandera jaitsiera deritzona, tarifa minimoarengatik aldatu dela.
1 tarifa astean zehar 7:00tatik 22:00tara erabiliko da eta 2 tarifa, aldiz, gauez, 22:00tatik 7:00tara igandeak barne direla.
Hauteskunde-mahaiak
Honetaz gain, azaroaren 20ko hauteskunde orokorrak direla eta herriko 23 mahaiak ere osatu zituzten batzarrean. Sistema informatiko bereziak egindako zozketaz, mahai bakoitzeko presidente, kideak eta hauen ordezkoen zerrendak finkatuta geratu ziren.
Zorketaren emaitzak udalaren web gunean kontsultatu daitezke.