26-Txakurren jarrera arazoak aztertzen

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urriaren 26a

“Noble y Fiel Amigo” elkarteak Lasarte-Oriako Udalaren laguntzaz gure herrian aurrera eramaten ari den txakur eta jabe heziketa programako azken aurreko saioa izan zen asteazkenean Manuel Lekuona kultur etxeko hitzaldi aretoan.
Honetan, txakurrek izaten dituzten jarrera arazoak aztertu zituzten. Azaldu zutenez, jabeek eskainitako hezkuntza ez egokia eta genetika dira jarrera hauen oinarria. Hitzaldi aretora hurbildu ziren herritarrek gaia hobeto ulertzeko, besteak beste, txakurraren agresibitatea aztertu zuten. Ostean, jarrera horiek nola aldatu daitezkeen ikusi zuten.
Ikastaro honetako azken saioa azaroaren 23an, asteazkenean, izango da Atsobakarreko parkean. Hau saioa praktikoa izango da eta txakurraren jarrera aldatzeko teknikak erakutsiko dira.