EGON eta EGIN

Mailu Arruti 2011ko urriaren 28a

Ez dago ba alde handirik. Hizki bakarra.
Baina, esango nuke hizki horretan bizitzaren aurrean eduki dezakegun jarrera (ez gehiago, ez gutxiago) dagoela hain zuzen ere.
Egingo nuke, nuke, nuke… EGIN! Eta gozatu!
Gustatuko litzaidake, litzaidake, litzaidake… Borrokatu, eta LORTU!
Bidea BILATU! eta ez badago, SORTU!
Hori da bizitza.
Ez zain egon. Ikusle soil. Bizitza nola gure begien aurrean badoan.
Kexatu, kritikatu, penatu, energia negatiboa duten aditzak dira.
Jarrera horiek kalte egiten digute bai guri, eta bai gure ingurukoei ere.
AKTIBO IZAN!
Bizi izan ditugun egoera eta momentuen metaketak egiten gaitu garena.
Beraz, aukera dezagun, ahal dugun neurrian, zer bizi nahi dugun. Noski ez dago dena gure esku baina bai, uste duguna baina gehiago.
Orain artekoak pertsona banakoari buruz bezain beste balio du, talde, kolektibo, eta herrientzat ere.
Proposamenak, ideiak, asmoak, lotsarik gabe azaldu, partekatu, erakutsi.
Besteenak entzun, aintzat hartu, ulertzen saiatu, enpatizatu.
Beti adostasuna helburu dela. Saiatu behintzat.
Bizitzaren aurrean jarrera positibo horrek egingo gaitu askeago. Eta, noski, zoriontsuago.
Adibide on bat da Lasarte-Oria Bai! Herri krosa.
EGIN eta gero nahi baduzue EGON. Hori ere egiten jakin behar da eta.