Ostadar garaile kadete mailako futbol derbian

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urriaren 28a

Partidu polita jokatu zuten lehenengo larunbatean Texas eta Ostadarrek, I. kadete mailan. Herriko bi taldeek Michelingo berdegunean neurtu zituzten indarrak, eguraldi ona lagun.
Lehen zatia golik egin gabe igaro zen bi taldeek erakutsitako maila parekotasunaren adibide. Bigarren zatian ordea iritsi ziren golak, Ostadarren alde. Lehena, erdiraketa baten erremateari esker lortu zuten eta bigarrena, area barnean geratu zen baloi galdu bat aprobetxatuz.
Ondorioz, Ostadarrek gehitu zituen jokoan zeuden hiru puntuak.