Euskaraz bizi nahi dut! ekimenaren aurkezpena egingo da gaur, urriaren 28an Donostiako DOKA kafe antzokian arratsaldeko 19:00etan.
Bertan, azken hilabeteotan euskaraz bizitzearen alde egindako hainbat ekimenen berri emango dute protagonistek eta kanpainarako Esne Beltzak egindako abestiaren aurkezpena egingo da.
Kontseiluak bultzatutako dinamika da Euskaraz bizi nahi dut! eta nahi duenak parte hartu ahal izango du aurkezpen berezi honetan. Ekitaldian, euskaraz bizi nahi duen jende ugarik parte hartuko du, jende ezaguna eta anonimoa.