Nekazarien borrokak, biodibertsitatea, lurraldea eta elikadura burujabea” titulupean dokumental sorta antolatu du Mundubat GKE-k herriko kultur etxean.
Gaurkoan bi izango dira ikusgai, Nikaraguako “Primero el Gallopinto” eta Euskal Herriko “No te comas el sur”.
Lehenengoak Nikaraguak elikaduraren aldetik bizi duen krisia azaltzen du. Egunez egun, herrialdeak gutxiago ekoiztu eta gehiago esportatzen duenez, biztanleak bertako baliabidekin elikatzeko gaitasuna galtzen ari dira eta bere elikaduraren subiranotasuna galtzearen ondorioak erakutsi nahi ditu filmak.
Euskal Herrian egindako “No te comas el Sur” dokumentalak merkataritza sistemaren egungo egoera islatu eta merkataritza sare laburrek duten garrantzia eta nekazariarentzat dituen onurak goraipatzen ditu. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa da.
Atzoko bi proiekzioetan batetik haien lurrak ustiapen komertzialetatik babesteko Ekuadorreko indigenen borroka ikusi ahal izan zen “La Pachamama no se vende” dokumentalean. Eta bestetik, “Mujeres Campesinas Andaluzas” ikusi zen.
Mundubat GKEren bi jardunaldiko emanaldi sorta gaur arratsaldeko proiekzioekin bukatuko da.