28-Letoniako ahots gazteak

Txintxarri Aldizkaria 2011ko urriaren 28a

Europa iparraldetik etorritako 42 neskatoz osatutako koroak ikuskizun itzela eskaini zuen ostiral ilunabarrean.
Tolosako kantu txapelketan parte-hartzera zetozela aprobetxatuz, geldialditxo bat egin zuten gurean, eta bertaratuek kontzertu polita ikusi ahal izan zuten.
Letoniako kantu tradizional eta erlijiosoz osatua egon zen gehienbat kantutegia, baina bitxikeria gisa, aipatu beharra dago euskaraz kantatzera ere animatu zirela. Juncal Guerreroren "Kalera gazteak" edo “Maritxu” kantuak abestu baitzituzten.