Herri korrikalaria

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 2a

Urtero bezala Lasarte-Oria Bai! krosa zein haur eta gazteen Kros festa izan ziren igandean gure herrian. Eguraldia lagun, goizean bi milatik gora korrikalari izan ziren Lasarte-Oriako kaleetan barrena lasterka. Helduen mailan, 300 herritar izan ziren lasterketan parte hartu zutenak; haurrenean, aldiz, seirehun bat. Okendo plazan eta inguruetan giro ezinhobea sortu zen.