Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Tolosako Bonberenea Txarangak Pirritx, Porrotx eta Marimototsen kanta ezagunenak moldatu ditu, txarangaren hotsa pailazoen ahots eta letrekin nahastuz. Larunbatean aurkeztu zuten bideoklip eta dokumental bat jasoko dituen DVDa eta 12 kantez osatutako CDa. Aurkezpen emanaldiak egingo dituzte Donibane Lohizunen azaroaren 20an, Iruñean 23an eta Gasteizen 27an, BEC-en abenduaren 17 eta 18, Kursaalean urtarrilaren 3an eta Arrasaten urtarrilaren 5ean izango dira.