DYAren urteurrenean ekintza ugari

Txintxarri Aldizkaria 2011ko azaroaren 2a

Oria Beheko DYA ordezkaritzak asteburuan, azaroak 5 eta 6, ospatuko du bere 25.urteurrena eta behar bezala egiteko hainbat dira antolatutako ekintzak. Larunbatean, azaroaren 5ean, ordezkaritzako bazkide eta bazkide-ohiek bazkaria egingo dute Dana-Ona jatetxean. Honetan izena emateko DYAren 943 46 46 22 telefono zenbakira deitu behar da eta ostirala arte egiteko aukera dagoela gogoratu dute antolatzaileek.
Igandean berriz, azaroaren 6an, izango da festa handia. Okendo plazan 10:30tatik aurrera eta 17:30ak arte DYAk dituen baliabideak erakutsiko ditu eta horretaz gain rokodromoa, umeentzako tailerrak, garraio ezberdinen erakusketa, tonbola eta formazio karpa txikia egongo dira herritarrek DYA eta lehen sorospenak gertutik ezagutu ahal izateko. 13:00etan oilasko eta sagardo banaketa egingo da euro 1en truke eta arratsaldean, 17:00etan simulakroa egunari amaiera borobila emateko.