Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Koadrilategi eta Gazteklubeko gazteek lib dub-a egingo dute larunbatean, azaroaren 5a, Okendo plazan. Hitzordua 15:30ean izango da eta bertan Pirritx eta Porrotxen Mari Kalanbre abestiarekin prestatutakoa erakutsiko dute. Ekimena irekia da eta nahi duenak parte har dezake honetan. Beraz dantzatzea gustuko dutenek aukera paregabea dute larunbateko arratsaldean gaztetxoek antolatutakoarekin primeran pasatzeko.